Diseinatu zure ametsetako sukaldea, mugarik gabe.
Horregatik, oso maite dugu neurrira egindako sukaldeko altzariak sortzea, zure beharretara, estilora eta aurrekontura egokitzen direnak.
Zure sukaldea, hamaika aukera paregabe
Erabateko pertsonalizazioa
Koloreak, akaberak, materialak eta antolamendua zuk nahi bezala. Sukalde paregabeak sortzen ditugu, non detaile bakoitzak zure izaera islatzen duen, eta zure espazioaz ahalik eta gehien disfrutatzera gonbidatzen zaituen.
Kalitate goreneko materialak
Arretaz hornitzaile hoberenak aukeratzen ditugu sukaldeko altzari modernoak eta iraunkorrak eskaini ahal izateko.
Fabrikazioa neurrira
Zure sukaldeko zentimetro bakoitza optimizatzen dugu ahalik eta gehien goza dezazun zure espazioaz.
Muntatze profesionala
Gure adituen taldea instalazioaz arduratzen da emaitza bikaina lortzeko.
3D teknologia
Mobikoren 3D teknologiarekin zure sukaldea nolakoa izango den jakitearen lasaitasuna daukazu inbertitu baino lehen. Irudikatu zure sukaldea xehetasun handiz produkzioarekin hasi aurretik eta aldaketak egin guztiz pozik egon arte. Ikuspuntu guztietatik ikusi, distribuzioa begiratu eta beharrezkoak diren moldaketak egin.
Neurrira egindako altzariak eta armairuak sortzen ditugu Irunen, adin guztietako zaleentzat: beren ohiturek biharko belaunaldietan izango duten inpaktuak kezkatzen dituen pertsonentzat.
Kalitatea, Mobikoren ezaugarri bereizgarria
Mobikon, kalitatea negoziaezina da.
Horregatik, gama altuko burdineria europarrak erabiltzen ditugu, laser-teknologia duten laminatu kanteatuak, eta kalitate goreneko lakatuekin neurrira egindako sukaldeko altzari guztietan.
Zure gustuko estalkiak:
Zure estilo eta beharretara hobekien egokitzen den estalkia aukeratu. Eskuragarri dituzun aukeren gainean aholkatzen zaitugu.
Merkatuko firma handiekin lan egiten dugu, hala nola X-Tone, Silestone, Dekton, Laminam-ekin. Zure estalkirako material eta akabera sorta handia.

Ekipamendu osoa
- Tiraderetarako apaingarriak
- Erratzak gordetzeko moduluetarako apaingarriak
- Bazter-moduluetarako apaingarriak
- Etxetresna elektrikoak, etab
 Merkatuko markarik hoberenekin lan egiten dugu aukera sorta handia eskaini ahal izateko.

Mobiko Sukaldeak: Zure ametsetako sukalderako altzari sorta handia
Mobikoko diseinatzaile taldearentzat, irudimenak ez dauka mugarik! Mota askotako sukaldeko altzariei forma eman ahal diegu zure etxerako estilo eta formatu idealaz goza dezazun.
Sukalde modernoa
Sukalde modernoen altzariak
Diseinu abangoardista eta funtzionalak, azken joeretara egokitzen direnak.
Diseinuzko sukaldeko altzariak
Ukitu paregabe eta originala duten altzariak, zure sukaldea desberdinduko dutenak.
Sukaldeko altzari grisak
Edozein estilorekin ondo ematen duen kolore dotore eta moldakorra.
Sukaldeko altzariak kolore konbinatuekin
Ausar zaitez koloreekin jolastera sukalde paregabe eta pertsonal bat sortzeko.
Sukalde klasikoa
Sukaldeko landa-altzariak
Estilo tradizionalak maite dituztenentzat, landako ukitu erosoarekin.
Egur-koloreko sukaldeko altzariak
Inoiz modaz pasatzen ez den kolore klasikoa eta zure sukaldeari epeltasun ukitua ematen diona.
Sukalde atenporala
Sukaldeko altzari txuriak
Kolore klasiko eta atenporala zure espazioari argitasuna eta zabaltasuna ematen diona.
Egurrezko sukaldeko altzariak
Material epel eta naturala zure sukaldeari erosotasun ukitua ematen diona.

Sukaldeko altzari altuak
Sukalderako zoko-altzariak
Sukalde osorako altzariak
Mobiko Sukaldea: Prozesu pertsonalizatua
Eskatu hitzordua eta ekarri gutxi gorabeherako neurriak eta hasierako ideia, zure beharrak ezagutzeko eta konpromisorik gabeko aurrekontua eskaintzeko.
Zure proiektua aztertuko dugu eta proposamen bat landuko dugu. Zure sukaldearen 3D diseinu bat aurkeztuko dizugu xehe-xehe irudikatu ahal izateko eta, beharrezkoa balitz, aldaketak egiteko.
Zure sukaldearen berriztatze prozesuan bideratuko zaitugu, eta plano teknikoak eta aholkularitza emango dizugu, dena ezin hobe atera dadin.
Material hoberenekin eta zehaztasun handiarekin fabrikatzen dugu zure sukaldea.
Gure instalatzaile taldea zure sukaldearen instalazioaz arduratuko da modu azkar, garbi eta profesionalean.